Sevillako Teknifikazio Stagerako hautatu dute Aroa Iraeta Orio Arraunketa Elkarteko kadetea

Onintza Lete Arrieta

Aroa Iraeta, ezkerretik bigarrena, aurten Sevillan skull laukoko kideekin, Espainiako Txapelketa irabazi berritan. (Utzitakoa)

Espainiako estatuan hamar neska eta beste horrenbeste mutil hautatu dituzte abenduaren 6tik 14ra egonaldia egiteko Sevillan (Espainia).

Orio Arraunketa Elkarteko arraunlari kadete bat hautatu dute abenduaren 6tik 14a Sevillako Teknifikazio Stagean egonaldia egiteko: Aroa Iraeta aiarra. Denera Espainiako estatuan hamar neska eta beste horrenbeste mutil hautatu dituzte, eta tartean izango da OAEko arraunlari gaztea. Beste bi euskal herritar daude zerrendan, Kaikuko eta Santiagotarrak klubetako arraunlari bana.

Urtean zehar arraunlariek hainbat proba gainditu behar izan dituzte Espainiako arraun federazioak martxan jarritako programa berri baten barruan. Operacion Brisbane 2032 izena du, eta helburua da "talentu berriak atzematea".

Iraetak aurten Sevillan bertan lortu du Espainiako Txapelketa irabaztea, skull laukoan, kadete mailan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide