Datorren igandean korrituko duten Donostiako maratoiak eragina izango du goiz partean kostaldeko zerbitzua ematen duten Lurraldebuseko UK09 (Zumaia-Donostia, N-634 errepidetik) eta UK11 (Zumaia-Donostia ospitaletatik) lineatan. Konkretuki, Donostiako sarreretan eta irteeratan izango dira aldaketak.
Goizean, 08:00tik 14:00etara bitartean, Donostiako sarrerak eta irteerak saihesbidetik egingo dituzte, Federico Garcia Lorca kalearen bidez,, eta ez Antiguatik. Hala, Antiguako eta Askatasunaren etorbideko geralekuak kenduko dituzte. Donostiatik atera, Federico Garcia Lorcatik irtengo dira, autobusen geltoki ondoko geralekutik.
Aldaketa horiek, honako zerbitzuei eragingo die:
- Zumaia-Donostia, UK09: 7:30 8:30, 9:30, 10:30, 11:30 eta 12:30.
- Donostia-Zumaia, UK09: 8:00, 9:00, 10:00, 11:00, 12:00, 13:00 eta 14:00.
- Zumaia-Donostia, UK11: 9:00, 11:00 eta 13:00.
- Donostia-Zumaia, UK11: 10:00.