Azaroan sartzearekin bat, gerturatzen ari dira San Martin jaiak ere. Ortzaikan, urtero bezala, ekitaldiz betetako egitaraua prestatu dute San Martin bailarako nahiz inguruetako bizilagun guztien gozagarri. Azaroaren 6an hasi eta azaroaren 16ra arte, aspertzeko tarterik ez da izango Oliden jatetxearen aurreko festa gunean.
Aiako Urdanetan auzoan ere izango da zer ospaturik. Azaroaren 7an txupina lehertu, eta zazpi egunez festa giroan murgilduta izango dira auzotarrak. Erromeriak, herri kirol erakustaldiak, kontzertuak eta auzo afaria antolatu dituzte, besteak beste, aurtengo jaietarako. Hona hemen bi auzoetako egitarauak:
Egitaraua
Urdaneta
Azaroak 7, ostirala
- 19:00. Txupinazoa.
- Jarraian, trikipoteoa Enaitz Alberdi eta Errearek alaiturik.
- 21:00. Auzo afaria, frontoian.
- Afalostean, erromeria frontoian, Enaitz Alberdi eta Errearen eskutik. Ximor taberna ere zabalik izango da goizaldera arte, DJ Indateren eskutik.
Azaroak 8, larunbata
- 17:00. Mus txapelketa, Indamendi elkartean.
- 17:00. Haurrentzako jolasak. Txokolate beroa izango da nahi duenarentzat, baita sorpresa ugari ere.
- 00:30. DJ Boletusrumberus izango da Ximor tabernan goizaldera arte.
Azaroak 9, igandea: Jubilatuen Eguna
- 11:00. Meza nagusia.
- 12:00. Auzotarren arteko helduen pala eta esku pelota txapelketako finalak.
- 14:00. Auzoko nagusiekin bazkaria Indamendi elkartean, Angel Mari Peñagarikano eta Iker Zubeldia bertsolariekin eta Elizagoien ahizpa trikitilariekin.
- 18:00. Gipuzkoako Lehen Mailako emakume aizkolarien txapelketa eta gizonezkoen Ingude Altxatze Txapelketa.
- Jarraian, erromeria Elizagoien ahizpa trikitilariekin.
Azaroak 11, asteartea: San Martin eguna
- 11:00. Meza nagusia.
- Jarraian, tortilla patata lehiaketa eta auzotarren arteko herri kirolak.
- 18:00. Erromeria, Laja eta Lutxurdioren eskutik.
Azaroak 14, ostirala
- 00:00. DJ Bon eta DJ Patx, Ximor tabernan goizaldera arte.
Azaroak 15, larunbata
- 17:30. Sagardo dastaketa.
- 19:30. Xaukena elektrotxaranga.
- 20:00. Txosnan ogitartekoak egongo dira afaltzeko.
- 21:30. Bide Batez erromeri taldea.
- Jarraian, DJ Hidalgo eta DJ Indate, Ximor tabernan goizaldera arte.
Azaroak 16, igandea: Oilasko biltze eguna
- 07:00. Dianarekin oilasko biltzeari hasiera emango zaio: Aritz Hernandez Larrume eta Iban Gorriti Beltza bertsolarekin eta Izer eta Alabier trikitilariekin.
- 11:00. Meza nagusia.
- 14:30. Oilasko biltze bazkaria, Indamendi elkartean.
- 18:00. Herri kirolak.
- Aizkoran: Jakes Iruretagoiena Izeta V eta Andoni Iruretagoiena Izeta VI.
- Harri jasotzen: Hodei Iruretagoiena Izeta IV, Malen Morandeira eta Maddi Gesalaga.
- Jarraian, erromeria Izer eta Alabierrekin.
- Festei amaiera emateko, patata dantza lehiaketa eta traka zaratatsua.
Ortzaika
Azaroak 6, osteguna
- 21:00. Mutil Ardoko afaria.
Azaroak 7, ostirala
- 18:30. Txupinazoa.
- 19:00. Herri kirolak bertako gazteen eskutik.
- Ondoren. Erakustaldi berezia.
- 20:00-21:00. Alaitz Roteta, Gorka Valdes eta Ainara Saizar trikitilariak.
- 21:00. Errikotxia bertso eskolaren eskutik, bertso zaharren kantu afaria.
Azaroak 8, larunbata
- 18:00. Kalejira Zipitriki, Turutax, Larra eta Ohianerekin Katxinara. Autobus magikoan igotzeko aukera egongo da.
- 18:30. Txakolin pintxo-poteoa Katxinan.
- 20:00. Txosnara itzulera.
- 21:00. Afari girotua. Txartelak 30 euroan egongo dira salgai Kutixin eta Olidenen, azaroaren 5era arte.
- 00:00. Hidalgo DJa.
Azaroak 9, igandea
- 16:00. Jokoak Txurrumuskiren eskutik.
- Ondoren, Txokolatada.
- 18:00. Erromeria Izer eta Alabierren eskutik.
Azaroak 11, asteartea
- 10:00. Meza
- Jarraian, Hamaiketakoa eta toka txapelketa.
Azaroak 14, ostirala
- 19:30. Triki-poteoa Attola eta Haritzekin.
- 22:30. Mus txapelketa. Izen-ematea 22:00etan.
- 00:00. Davila DJa.
Azaroak 15, larunbata
- 05:30. Baratxuri zopa jana.
- 06:00. Oilasko biltzea.
- 19:00-21:00. Niko DJa.
- 23:30. Niko DJa.
Azaroak 16, igandea
- 14:00. Bailarako bazkaria.
- 18:00. Erromeria Jagoba eta Maddalenekin.