Zarauzko Kuadrilla Egunerako autobusak jarri dituzte aiarrentzat eta oriotarrentzat

Onintza Lete Arrieta 2025ko urr. 16a, 11:15

2023ko Kuadrilla Eguneko irudi bat. (Maria Maya Manterola)

Larunbat honetan ospatuko dute gazteen eguna Zarautzen, eta Aiako Udalak jakinarazi du gauez autobusak egongo direla bi herriak lotzeko, baita Orion gelditzeko ere. Zerbitzua Alustiza Bidaiak enpresarekin eskainiko du udalak.

Kuadrilla Eguna ospatuko dute larunbat honetan Zarautzen, eta Aiako Udalak jakinarazi du autobus gehiago egongo direla herritarrentzat, gauez autorik hartu behar izan ez dezaten. Zerbitzua Alustiza Bidaiak enpresarekin eskainiko du udalak, eta geldialdiak Aian ez ezik, Orion ere egingo ditu, tren geltoki aurrean. Izan ere, Aiatik Andatzara jaitsiko dira autobusak, Zarautzera bidean.

Zarauzko geltokiak, berriz, Eguzki taberna aurrekoa, Sanz Eneakoa eta San Pelaiokoa izango dira.

Orduak honakoak izango dira:

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide