Bihar arratsaldez jokatuko duten Zarauzko triatloi mistoak eragina izango du eskualdeko trafikoan. Izan ere, Zarautz eta Getaria artean errepidea itxiko dute bi ordu inguruan. Justu, Zarauzko Nafarroa kaleji biribilgunetik Getariara arte izango da errepidea itxita, 15:45etik 17:30era arte.
Bitartean, Getaria eta Zumaia arteko anezka zerbitzua ezarriko du Lurraldebusek, honako ordutegiekin.
- Getariatik Zumaiara: 15:45 – 16:15 – 16:45 – 17:15.
- Zumaiatik Getariara: 15:30 – 16:00 – 16:30 – 17:00.
Probak irauten duen denboran, Zumaia eta Donostia arteko zerbitzua ematen duten UK09, UK10 eta UK11 lineetako autobusek San Pelaion bakarrik egingo dute geldialdia Zarautzen.
Kirola jarduerak ere eragina izango du Zarauz, Aria eta Orio arteko UK08 autobus linean. Kasu horretan, 15:55eko zerbitzua barnealdeko
ibilbidetik egingo du, eta ondoren geralekuetan geldituko da:
- Bizkaia Kalea (ohiko geralekua).
- Kiroldegiko biribilgunea, Gurutze Gorriko geralekuaren ordez.
- Suhiltzaileen biribilgunea, San Pelaioko geralekuaren ordez.