Datorren astelehenean sartuko da indarrean Euskotrenen neguko ordutegia

Juan Luis Romatet 2025ko ira. 4a, 11:52

Trena Zumaiako Trenzubia igarotzen. (Euskal Trenbide Sarea)

Euskotrenen tren eta metro zerbitzuei eragingo die, horien artean, Donostia eta Bilbo arteko tren lineari. Helburua ordutegiak eta maiztasunak batez ere hezkuntza edo lan-arrazoiengatik dauden joan-etorrien beharretara egokitzea dela iragarri du. 

Uda sasoia amaitzear, Euskotrenek neguko ordutegia ezarriko du datorren astelehenetik aurrera. Aldaketa horren helburua ordutegiak eta maiztasunak batez ere hezkuntza edo lan-arrazoiengatik dauden joan-etorrien beharretara egokitzea dela iragarri du enpresa publikoak. 

Aldaketak Euskotrenek kudeatzen dituen tren eta metro zerbitzu guztiei eragingo die, horien artean eskualdetik igarotzen den Donostia-Bilbo tren lineari. Hala, astelehenetik ostiralera, Zumaia eta Donostia arteko zerbitzua 06:00etan hasiko da eta orduerdiro izango dira trenak 22:30ak arte. Horiei, langileen eta ikasleen beharrei erantzun nahian, beste bi tren gehituko zaizkie 07:11n eta 08:11n.

Donostiatik Zumaiarako trenak, bestalde, goizeko 05:50ean hasiko dira, eta hiruburutik itzultzeko azkena 21:50ean izango da. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide