Urtero bezala, euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko mobilizazioak deitu ditu Etxerat euskal preso eta iheslarien senide eta lagunen elkarteak. Sare Herritarrarekin batera antolatu dute ekintza, eta guztira euskal kostaldeko 11 hondartzatan mobilizatuko dira bihar eguerdian.
Orion izango da hitzorduetako bat, 12:00etan, AP-8 autobideko zubi azpitik hasita. Ordu berean egingo dituzte mobilizazioak gainontzeko herrietan ere, Behin betiko txanpa etxera lelopean: Gipuzkoan Donostiako Ondarretan eta Debako Santiagon izango dira; eta Bizkaian, berriz, Bakion, Ean, Lagan, Laidan, Lekeition, Mundakan, Muskiz-Zierbenan eta Ondarroan.