Urola Kostako Udal Elkarteak ElkarEKIN Lanean programako bost ikastaro formatibo eskainiko ditu langabezian dauden pertsonentzat, datorren hiletik aurrera. Prestakuntza horiek zaintza, industria, sukaldaritza, estetika eta garraio arlokoak izango dira, eta enplegagarritasuna hobetzeko eta lan-aukerak zabaltzeko helburua izango dute.
ElkarEKIN Lanean Gipuzkoako Foru Aldundiaren estrategiaren barruan kokatzen da, eta herritarrak laneratzea erraztea du xede, elkarlan publiko-pribatuan oinarrituta. Urola Kostan –Aia, Orio, Getaria, Zarautzen eta Zumaian–, udalerriek, enpresek eta bestelako eragileek bat egiten dute helburu horrekin, eskualdeko erronkei erantzuteko eta lan-merkatuan aukera gehiago sortzeko. Estrategia honek lau ardatz nagusi ditu: gobernantza kolaboratiboa, kalitatezko enplegua sortzea eta mantentzea, lurraldeko enpleguaren kalitatea bultzatzea eta pertsona guztien enplegagarritasuna eta koalifikazioa sustatzea.
Eskainiko dituzten bost ibilbideei esker, prestakuntza ziurtatua, osagarriak eta laguntza pertsonalizatua jasoko dituzte izena ematen dutenek. Lehen ikastaroa Urola Kosta Errepidean da, uztailetik urtarrilera egingo dena, 08:00etatik 13:00etara, Zumaian, eta jasoko ziurtagiri profesionala ondorengoa: TMVC0003OV (C1-C gidabaimenak, CAP eta ADR), 505 ordu eta bide-laguntza.
Gainerako lau ikastaroak, honako hauek izango dira:
- Emakumeak Industrian. 2025eko urritik 2026ko martxora, 15:00-20:00, Zarautzen. Ziurtagiri profesionala: FMEE0108 – Fabrikazio mekanikoko eragiketa osagarriak – 440 ordu + 20 orduko prestakuntza zeharkakoa + bide-laguntza.
- Zaindu Urola Kosta. 2025eko urritik 2026ko martxora, 15:00-20:00, Zarautzen. Ziurtagiri profesionala: SSCS0208 – Mendeko pertsonei arreta soziosanitarioa erakundeetan – 450 ordu + 20 orduko euskara prestakuntza + bide-laguntza.
- Urola Kosta Sukaldatzen. 2025eko urritik 2026ko uztailera. 14:30eti 19:30era, Zarautzen. Ziurtagiri profesionala: HOTR0408 – Sukaldaritza – 810 ordu + 20 orduko euskara prestakuntza + bide-laguntza.
- Urola Kosta Estetika. 2026ko otsailetik 2026ko ekainera, 15:30etik 20:30era, Zarautzen. Ziurtagiri profesionala: IMPE0108 – Estetikako zerbitzu osagarriak – 360 ordu + 20 orduko euskara prestakuntza + bide-laguntza
Ikastaro hauetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da langabezian egotea. Interesa dutenek Udal Elkartearekin harremanetan jar daitezke 943-89 08 08 telefono zenbakira deituz edo lanpoltsa@urolakosta.eus helbide elektronikora idatziz.