Aritzbataldeko frontoia Euskal Herriko harri-jasotze maila handiaren erakusleiho bihurtu zen atzo arratsaldean, Bi Harri Txapelketan. Hala eta guztiz ere, bi izan ziren guztien artean nabarmendu eta txapela etxera eraman zutenak: Ainitze Zumeta eta Mikel Lopetegi Urra zarauztarrak, hain zuzen ere.
Mutilen proban, hirugarren postua Aimar Galarragarentzat izan zen, guztira 20 jasoaldi eginda. Laugarren postuan, berriz, Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a geratu zen, 19 jasoaldirekin, eta Gorka Etxeberriaren kasuan, bosgarren postua lortu zuen, 17 jasoaldirekin.