Arnasa estu

'Arnasa estu' euskarari buruzko mahai ingurua, osorik ikusgai

Guka Telebista 2025ko mai. 26a, 09:49

Atzo iluntzean euskarak Urola Kostan bizi duen egoerari buruzko mahai ingurua bota zuen Guka Telebistak, eta hemen duzue solasaldia oso-osorik ikusgai.

Euskaraldia martxan izan den egunetan, Gukak lanketa berezia egin du euskarak Urola Kostan bizi duen egoeraren inguruko azterketa egiteko, euskararentzat mehatxu diren faktoreak identifikatzeko eta horien aterabideak izan daitezkeenetaz hausnartzeko. Arnasa estu izeneko atal berezian bildu ditu erreportaje eta elkarrizketa horiek guztiak, eta atzo, igandea, mahai inguru berezia bota zuen Guka Telebistak, hain zuzen ere, sorta horri bukaera borobila emateko.

Telebista saioa Ihintza Elustondo kazetariak gidatuko zuen, eta Iñaki Iurrebaso UEMAko ikerlariak, Amelia Barquin Mondragon Unibertsitateko irakasleak eta Xabier Euzkitze kazetari eta euskaltzaleak parte hartu zuten solasaldian. Hemen duzue saioa oso-osorik ikusgai.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide