Aste Santuan hainbat elizkizun eta hitzordu izango dira Aian eta Orion

Onintza Lete Arrieta 2025ko api. 16a, 12:20

Ostiral santuko elizkizunaren une bat Aiako parrokian, 2021. urtean. (Aiako parrokia)

Bihar, osteguna, hasi eta igandera bitartean, urteko hitzordu berezienetakoak ospatuo dituzte bi herrietako kristauek. Aian, esaterako, prozesioa ere egingo dute.

Eliza katolikoak hainbat hitzordu prestatu ditu Aste Santuko egunetarako Aian nahiz Orion. Ostiralean, esaterako, Orion Gurutze Bidea egingo dute San Martinen, 05:00etan, eta Aian, berriz, aingeru pausoak eta prozesioa egingo dituzte arratsaldean.

Honakoak dira hitzorduak, egunez egun:

Orio

Apirilak 17, Ostegun Santua:

  • 19:00. Jaunaren Afaria.
  • 22:00. Ordu Santua.

Apirilak 18, Ostiral Santua:

  • 05:00. Gurutze Bidea San Martinen.
  • 12:00. Gurutze Bidea Parrokian.
  • 19:00. Jaunaren Nekaldia.

Apirilak 19, Larunbat Santua:

  • 21:30. Pazko Gaubeila.

Apirilak 20, Pazko Igandea:

  • 12:30. Meza Nagusia.

Aia

Apirilak 17, Ostegun Santua:

  • 17:00. Jaunaren Afaria.

Apirilak 18, Ostiral Santua:

  • 10:00. Gurutze Bidea.
  • 17:00. Jaunaren Nekaldia. Aingeru pausoak eta prozesioa izango dira.

Apirilak 19, Larunbat Santua:

  • 19:00. Pazko Gaubeila.

Apirilak 20, Pazko Igandea:

  • 10:30. Meza Nagusia.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide