Bihar goizaldean udako ordutegia sartuko da indarrean. Erlojuek 02:00ak markatzen dituztenean, 03:00ak izango dira, eta horrenbestez, ordubete gutxiago izango du larunbat gauak.
Urriaren 26an egokitu beharko da berriro ordua oraingora; izan ere, orduan sartuko da berriro neguko ordutegia. Bien bitartean, beranduago argituko du egunak goizean, baina ilundu ere ordubete geroago egingo du.