Dena prest dute Aian eta Orion Martxoaren 8rako

Julene Sorarrain 2025ko mar. 7a, 10:00

Aiako eta Orioko mugimendu feministek, udalekin eta eragileekin elkarlanean, hainbat ekintza antolatu dituzte Martxoaren 8aren harira. Honakoak dira egitarauak.

Martxoaren 8aren harira, Orioko eta Aiako emakume mugimenduek hainbat ekintza antolatu dituzte udalekin eta eragileekin elkarlanean. Hitzordu nagusienak larunbatean, Emakumeen Nazioarteko Egunean, izango dira, baina ez dira bakarrak izango.

Honakoak dira egitarauak:

Orio

  • Martxoak 7, ostirala: 11:30ean, Bikamiotatik plazara mobilizazioa egingo dute Zaragueta herri eskolako eta Orioko herri ikastolako kideek. Antolatzaileak: Hezkidetza Mahaia eta neska gazte feministak.
  • Martxoak 8, larunbata: 12:00etan, plazatik abiatuta, manifestazio zaratatsua Faxismoaren kontra ausardia eta aliantza feministak! lelopean. 14:00etan, plazan, bazkari autogestionatua. Euria bada, Saregilen. Orioko Mugimendu Feministak antolatuta.
  • Martxoak 12, asteazkena: 17:30ean, Saregilen, Zahartzaro berriak tailerraren azken saioa, Yolanda Arrietarekin. Orioko Zaintza Mahaiak antolatuta.
  • Martxoak 21, ostirala: 18:30ean, Saregilen, Emakumea surflari dokumentalaren emanaldia eta solasaldia egileekin. Orioko Mugimendu Feministak antolatuta.
  • Martxoak 31, astelehena: 17:30ean, Saregilen, Zaintzaren iruditeriak euskal literaturan mahai ingurua, Uxue Alberdi eta Iratxe Retolazarekin. Orioko Zaintza Mahaiak antolatuta. 

Aia

  • Martxoak 8, larunbata: 18:30ean hasiko da manifestazioa, eta aurretik zapi moreak salduko dituzte, bost euroan. Ondoren, 19:30ean, kalejira eta poteoa egingo dituzte herriko kaleetan zehar. Elkarretaratzea aprobetxatuz, taldeko argazkia aterako dute herriko plazan, eta egunari amaiera biribila emateko, emakumeen herri afaria egingo dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide