Bi autoren eta txirrindulari baten arteko istripua izan da Zudugarai gainean, eta itxita dago errepidea

Ihintza Elustondo 2025ko mar. 1a, 12:37

Istripua izan den gunea, urrunetik. (Gorka Eizagirre)

11:10 aldera gertatu da ezbeharra, eta hiru pertsona arin zaurituta eraman dituzte ospitalera. Oraindik gunea garbitzen ari dira, eta bi noranzkoetan itxita dago errepidea.

Bi autoren eta txirrindulari baten arteko istripua izan da 11:10 aldera Aian, Zudugarai gainean, N-634 errepidean, eta trafikoa erabat itxita dago bi noranzkoetan. Ertzaintzak hedabide honi jakinarazi dionez, hiru pertsona eraman dituzte ospitalera, baina hiruretako inor ez dago larri zaurituta. Dena den, une honetan (12:40) oraindik gunea garbitzen ari dira, eta, beraz, ez dago handik igarotzerik.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide