La Esquina del Boxeok antolatuta, Velada Boxeo txapelketa jokatuko dute otsailaren 15ean, larunbatarekin, Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Arratsaldeko 18:00etan hasiko dira norgehiagokak, eta bertan izango dira Orioko River Box&Roll klubeko bi boxeolari, Eneko Gaztañaga oriotarra eta Liher Arizaga aiarra, hain zuzen ere.
Bi boxeolariak Elite kategorian lehiatuko dira: Gaztañaga 79 kiloan, eta Arizaga, aldiz, 65 kiloan. Boxeolarien debuta izango da, eta lehenengo aldiz igoko dira ring gainera.
Norgehiagoka ikusteko sarrerak dagoeneko eskuragai daude Barakan eta Bordatxon, 20 euroan. Egunean bertan ere erosi ahalko dira leihatilan, 25 euroan.