Aiako eta Orioko Odol Emaileen Elkarteek jarri dute hileko hitzordua odol ateraldiak egiteko. Aian otsailaren 10ean, astelehenarekin, eskolako zaintza gelan izango dira 16:30etik 20:10era bitartean. Orion, aldiz, hilaren 28an egingo dute ateraldia, anbulatorioan, Aiako ordutegi berdinean.
Odola emateko ez da derrigorra hitzordua aurrez hartzea, baina hartzen ez duenak ilaran itxoin beharko du tarte bat egon arte. Herritarrek informazio gehiago eskuratu dezakete, 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta. Online ere har daiteke hitzordua, gotatanta.eus webgunean.