Banatu dira Matx-en zozketako sariak

Erredakzioa 2025ko urt. 24a, 12:00

Unai Mendikute sariduna, eskuinean, erosketa bonua jasotzen. (Matx)

Matx-ek hiru sari banatu ditu sare sozialean erregistratu diren erabiltzaileen artean. Era berean, eskerrak eman dizkie sare sozialean erregistratu eta lehiaketan parte hartu duten guztiei. Saridunak zoriontzearekin batera, Laboral Kutxak eta Euskaltel Euskadik emandako laguntza ere eskertu du.

Tokiko kirolaren sare sozialak banatu ditu joan zen urte amaieran iragarri zuen zozketako sariak: Eusko Label Winter Series erremonte txapelketako bi sarrerak @Jm601214 erabiltzaileak irabazi ditu; Euskaltel Euskadi taldearen maillota, berriz, @pirido-k eraman du; eta Forum Sport dendako 300 euroko erosketa-bonua @umen erabiltzailearentzat izan da.

Matx-ek eskerrak eman dizkie sare sozialean erregistratu eta lehiaketan parte hartu duten guztiei. Saridunak zoriontzearekin batera, Laboral Kutxak eta Euskaltel Euskadik emandako laguntza ere eskertu du.

Kirolaren bestelako ikuspegia

Edukiak dira Matx.eus-en indargune nagusia. Gertuko kirolaren bestelako ikuspegi bat erakusteko, ikus-entzunezko ganberroak ekoizten dituzte. Inkestak, kluben arteko desafioak, jokoak, elkarrizketak… ikus daitezke, besteak beste, sare sozialean. Era berean, toki komunikabideen kirol albisteak ere irakurri ahal izango dira.

Baina, sare soziala den neurrian, erabiltzaileak jarri nahi dituzte guztiaren erdigunean. “Kirolarien, kluben eta kirolzaleen komunitatea josi nahi dugu. Eurek elikatu eta aberastuko dute-eta sarea”, esan dute proiektuko arduradunek.

Haziz doan komunitatea

Matx.eus-ek hainbat abantaila eskainiko dizkio bertan erregistratzen den erabiltzaileari: alde batetik, Matx-ek sortzen dituen edukiak osorik ikusteko aukera bakarra izango da; bestetik, interesen araberako albisteak jasotzeko aukera ere eskainiko du: kirol modalitatea, herria, bailara… aukeratuta, haiei loturiko albisteak irakurri ahal izango ditu erabiltzaileak. Eta klubentzako leiho berri bat ere izango da, euren berri emateko eta zaleengandik gertu egoteko euskarazko plataforma. Gaur egun, 600 erabiltzailek baino gehiagok osatzen dute tokiko kirolaren sare soziala.

Erregistro erraza

Izena ematea oso erraza da: Matx.eus webgunera jo, Sortu kontua klikatu eta bertan eskatzen diren datuak betez, sistemak automatikoki gomendatzen ditu zure interesekoak izan daitezkeen erabiltzaileak eta gaiak. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide