Stop publizitatea kanpaina bere amaierara heldu da. Urola Kostako Udal Elkarteak abiatu zuen ekimena, doako publizitatea etxean jasotzeak sorrarazten duen hondakin kopurua gutxitzeko asmoz.
Helburu hori oinarri hartuta, UKUEk eskualdeko herritarren postontzietan eta establezimendu komertzialetan banatzeko eskuorri informatibo bat eta postontzietan kokatzeko Publizitatea? Ez, eskerrik asko itsasgarria diseinatu ditu. Hala, pegatina hori beraien postontzietan itsatsi dezakete aurrerantzean publizitatea jaso nahi ez dutenek. Elkarteak zehaztu duenez, datorren astetik aurrera jasoko dituzte pegatinak eta eskuorriak komertzioetan zein etxebizitzetan.
Kanpaina hau Vermican Soluciones de Compostaje SL enpresarekin lankidetzan egin du UKUEk, eta horren inguruko informazio gehiago nahi dutenek 943-89 08 08 telefono zenbakira deitu edo hondakinak@urolakosta.eus helbidera idatzi dezakete. Halaber, Urola Kostako Udal Elkartearen sare sozialen nahiz webgunearen bitartez ere jar daiteke beraiekin harremanetan.