- Oroitzen zaitudanean, ama (Mikel Laboa)
"Garai batean asko entzuten nuen Mikel Laboa, baina urte luzez Laboraren doinurik entzun gabe egon naiz orain gutxi kaletik nindoala abesti hau burura etorri zitzaidan arte. Ordutik, abesti hau behin eta berriz buruan bueltaka eduki dut, eta Laboaren garai berria hasi dut. Hitzak goxo, musika soil eta espiritua trikiti soinuarekin dantzan".
- You and whose army? (Radiohead)
"Ez dakit hau nire kanta kutunen artean ote dagoen, baina Radiohead ziur nire talde kutunetakoa dela. Denbora luzez Joseba laguna eta nire artean etzegoen besterik, baina ez genuen besterik behar ere, talde honen unibertsoak asetzen zituen gure orduko beharrak. Beste edozein abesti aukera nezakeen, baina hauxe da gaurkoan tokatu dena".
- Violin Concerto in D Mayor (Tchaikovsky)
"Tchaickovsky-ren biolinerako kontzertu hau da, dudarik gabe, gehien entzun dudan biolinerako lana. Behin eta berriz entzun dezaket, eta aldiro emozionatu. Biolin jole bezala, nire ametsetako bat hau neronek jotzea litzateke, baina halaxe dira kontuak, behar den adinako talenturik ez. Hala ere, nik bada ez bada partiturak erosita ditut, eta biolineko kaxan bidaiatzen dute, nork jakin, agian etorkizun batean mirariren bat gerta daiteke...".
- Un collar (Viva Belgrado)
"Ziztu bizian hasi eta amaitzen den abestia, tartean flamenko gitarra goxoz arnasa hartzeko tartea utzita, inor atzean gera ez dadin. Talde honek gutxik bezala lortzen du indartsu, eder eta sinesgarri musika sortzea eta horren adibide abesti hau, nekatuta gaudenetan energia berreskuratzeko botikarik onena".
- The only moment we were alone (Explosions in the Sky)
"Bukaerarako utzi dut niretzat Giranice-n hasiera izan zena. Zenbat aldiz entzun ote dugun hau. Igo bolumena bizilagunak uzten dizuetenera arte, utzi musikari zainetaraino sartzen, eta gozatu hamar minutuko bidaia honetaz".