Data seinalatuetan aldatu egingo dira Lurraldebusek eskaintzen dituen autobus zerbitzuetako ordutegiak. Zehazki, gaur, bihar, eta hilaren 31n eta Urteberri egunean izango dira aldaketak, eta Urola Kosta eskualdeko hainbat zerbitzutan izango du eragina. Kostako zerbitzuei dagokienez honakoetan: UK07, UK08, UK09, UK10, UK11 eta DB05.
Ordutegiak kontsultatzeko, egin klik hemen.
Urolako hainbat autobus zerbitzu publikoren ordutegiak ere aldatu egingo dira Gabonetako jaiegunetan, eta aldaketa horien berri ere eman du Lurraldebusek. Horrez gain, Azkoitia eta Zestoa artean gaueko autobus zerbitzua eskainiko dutela adierazi du. Bestalde, gaur, Gabon egunez, UK01 autobus zerbitzuaren arratsaldeko hainbat ordutan bi geltokitan ez da geldituko autobusa.
Gaueko zerbitzuak Zestoa eta Azkoitia artean
Gaur eta abenduaren 31n gaueko autobus zerbitzu berezia eskainiko da Azkoitia-Azpeitia-Zestoa eta Zestoa-Azpeitia-Azkoitia artean. Azkoititik 01:00etatik 07:00etara artean orduero irtengo dute autobusek eta Zestoatik Azkoitira ere orduero izango dira.
Honako ordutegia izango du:
Donostiako geltokietan aldaketa
Gaur, Gabon egunez, Olentzero eta Mari domingiren desfilea egingo dituzte Donostian, eta horrek UK01 (Azkoitia-Donostia) autobus zerbitzuaren geltokietan eragingo du. Hain zuzen ere, Azkoitia-Donostia arteko 16:15etik 18:15era arteko autobusak ez dira geldituko Zubieta kalean eta Askatasunaren Hiribidean. Era berean, Donostia-Azkoitia arteko 17:05etik 19:05era arteko autobusak ere ez dira geldituko Zubieta kaleko eta Askatasunaren Hiribideko geltokietan.