- Udazken koloretan (Benito Lertxundi)
"Benito Lertxundiren abesti guztiak gustatzen zaizkit, baina hau berezia da, eta ez dakit azaltzen arrazoia. Ez naiz oso udazken zalea, baina zerbait berezia dauka kanta honek. Bertsioetako batean sekulakoak dira ahots laguntzaileak, Olatz izango dela pentsatzen dut, eta parte instrumentala ere sekulakoa da".
- Loretxoa (Benito Lertxundi)
"Abesti honen bertsio guztiak ditut gustukoak, batez ere abestiaren hitzengatik, zoragarria delako; bertsio bat aukeratzekotan, ordea, Benitorena hautatzen dut".
- Bohemian Rhapsody (Queen)
"Abesti asko aipatuko nituzke Queen taldeari dagokionez ere, baina hau berezia iruditzen zait. Gerora egin zuten filma, eta hura ere izugarri gustatzen zait".
- Humanity (Scorpions)
"Asko gustatzen zait Scorpions taldea, abesti on asko ditu. Hau aukeratu dut azkenean; ez da ezagunena, baina nik oso gustukoa dut. Zuzenean ez ditut inoiz ikusi: gogoan dut behin Donostian jo behar zutela, baina ni oso gaztea nintzen, eta etxean ez zidaten kontzertura joaten utzi".
- The phantom of the opera (Nightwish)
"Ikaragarri gustatzen zait Nightwish taldea, lirikoa eta heavya nola uztartzen dituen, abeslariaren ahots urratu horrekin. Etxean askotan jartzen dut, baina kaskoekin, bestela etxekoak zoratu egingo nituzke eta. Operako fantasma filma ere ikusia daukat, eta kantu hau gustatu zitzaidan, baina talde honen bertsioa izugarria da. Oraintsu ikusi dut musikala, Madrilen".