Haurrentzako puzgarriak jarriko dituzte bihar eta etzi

Julene Sorarrain

2022. urteko sanikolasetako puzgarriak. (Guka)

Puzgarrietan jolasteko aukera izango dute gaztetxoek bihar, Aiako frontoian. Etzi, Orioko Karela kiroldegian jarriko dituzte egun osoan zehar.

Gabonetako ospakizunekin jarraituz, puzgarrietan jolasteko aukera izango dute Aiako eta Orioko haurrek bihar eta etzi. Aian bihar, igandearekin, 16:00etatik 21:00etara bitartean izango dira frontoian. Orion, aldiz, astelehenean jarriko dituzte Karela kiroldegian, 10:00etatik 20:00etara bitartean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide