Urak dakarrena

'Urak dakarrena' telebista saio berezia, ikusgai

Guka Telebista 2024ko abe. 8a, 17:00

Urriaren 29an Valentzian gertatutakoak hainbat galdera egitera eraman ditu ezinbestean herritarrak, eta horiek erantzuten saiatu da Guka Urak dakarrena telebista saio berezian. Gorka Zabaletak aurkeztu du saioa, eta Ane Zabaleta hidrogeologoak eta Pilar Azurmendi Orioko udal arkitektoak parte hartu dute.

Urriaren 29an Valentzia (Herrialde Katalanak) astindu zuen denboraleak utzitako irudiek herritarren bihotzak uzkurtu zituzten, baita hainbat galdera eginarazi ere: Euskal Herrian gerta al daiteke halakorik? Klima aldaketak zer eragin dezake Urola Kosta eskualdean? Galdera horiek eta beste batzuk argitzen saiatu da hedabide hau adituen eskutik, Guka Telebistaren plato berrian, Urak dakarrena izeneko saio berezian. 

Gorka Zabaleta kazetariak aurkeztu du saioa, eta Ane Zabaleta hidrogeologoak eta Pilar Azurmendi Orioko udal arkitektoak parte hartu dute, baita beste hainbat gonbidatuk ere. Gainera, herritarren iritzia jaso du Gukak. Hemen ikus daiteke osorik Urak dakarrena telebista saio berezia.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide