San Nikolas jaiak 2024

Sanikolasetan gaueko autobus zerbitzua egongo da Aia eta Orio artean

Onintza Lete Arrieta 2024ko abenduaren 3a

Lurraldebuseko autobus bat.

Ostegunean hasiko dira Orioko jaiak, eta hain justu, abenduaren 5ean, 6an eta 7an indartuko du zerbitzua Lurraldebusek.

Orioko San Nikolas jaiak direla-eta, autobus zerbitzua indartuko du Lurraldebusek hurrengo egunetan. Ostegunean, hilaren 5ean, hasiko dira festak, hilaren 8ra arte. Hala, autobus gehiago egongo dira hilaren 5ean, 6an eta 7an.

Aian, 22:30ean eta 23:30ean aterako dira autobusak Oriorantz, eta ordu laurdenean iritsiko dira. Geltoki bakarra egongo da Orion: Euskotreneko geltokia.

Oriotik Aiara, berriz, 23:00etan, 00:00etan, 02:00etan, 03:00etan eta 05:00etan aterako dira autobusak.

Honako egitaraua prestatu du Festa Batzordeak aurtengo sanikolasetarako.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide