Kepa Loidi eta Txarri Txiki, Beasaingo 39. Odolki Txapelketako onenen artean

Onintza Lete Arrieta 2024ko aza. 5a, 11:00

Beasaindarrak, larunbatean, odolki lehiaren bueltan antolatzen den festaz gozatzen. (Goierriko Hitza)

Asteburuan izan da txapelketa ezaguna Gipuzkoako herrian, eta beste behin, etxekoak jantzi du txapela, Olano harategiak. Zaldibiko Beko harategia izan da bigarren, eta hirugarren eta laugarren egin dute, hurrenez hurren, Orioko Kepa Loidik eta Aiako Txarri Txikik.

Beasaingo (Gipuzkoa) Olano harategiak jantzi du txapela Beasaingo 39. Odolki Txapelketan pasa den asteburuan. Jarraian 11. urtez irabazi du etxeko harategiak Beasaingo Odolkiaren Kofradiak antolatzen duen lehiaketa. Gipuzkoako bederatzi harategi aurkeztu dira txapelketara, eta sailkapenaren goialdean gelditu dira Orioko eta Aiako harategi bana: hirugarren egin du Orioko Kepa Loidi harategiak, eta laugarren, berriz, Aiako Txarritxikik. 

Oriotarrek, esaterako, hirugarren urtez jarraian eskuratu dute hirugarren postu hori.

Puntuazioari dagokionez, 84 puntu eskuratu ditu Olanok, 77 puntu Beko harategiak, 61 puntu Kepa Loidik, eta 59 puntu, berriz, Txarri Txikik.

Ekitaldiari buruzko informazio gehiago eta argazkiak Goierri.hitza.eus atarian eskura daitezke.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide