Zozketa

Badituzte irabazleak Satorsonic jaialdirako sarrerek

Erredakzioa

Lie Detectors taldea. (utzitakoa)

Antolatzaileek emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu Gukak bazkideen artean, eta irabazleak Ane Gurrutxaga eta Jon Larrañaga izan dira.

Satorrak Kultur Elkarteak antolatuta, Satorsonic jaialdia ospatuko dute bihar, larunbata, Aiako probalekuan. Black Magic Six, The Smoggers edo Los Paniks bezalako taldeez gozatzeko aukera egongo da, eta DJ-ak ere izango dira. Antolatzaileen eskutik, Gukak bi sarrera bikoitz zozkatu ditu izena eman duten bazkideen artean, eta irabazleak Ane Gurrutxaga eta Jon Larrañaga izan dira.

Zorionak biei!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide