Arraun denboraldiarekin lotutako porra egin du beste behin ere Orio Gukak. Orio Arraunketa Elkarteko hiru traineruek, emakumeek zein gizonen bi taldeek Euskotren, Eusko Label eta KAE1 ligen amaierako sailkapenean lortuko zituzten emaitzak asmatu behar zituzten saria eskuratu ahal izateko. Partaide bakarrak asmatu du Orioko traineruek hirugarren, laugarren eta hamabigarren egingo zutela denboraldi amaieran Euskotren, Euskolabel eta KAE1 ligetan, hrrenez hrren.
Hala, porraren irabazlea Jokin Redondo izan da, eta berarentzako izan da Ktxo pizzeriak emandako bi lagunentzako otordua. Aste honetan Jaso du saria.