AEK euskaltegiak ikastaroak eskainiko ditu Orion eta Aian

Julene Sorarrain 2024ko ira. 7a, 12:30

Orioko AEK euskaltegia.

Ikastaroak Aiako Kultur Etxean eta Orioko euskaltegian izango dira. Matrikulazio epea zabalik dago jada, irailaren 25era arte.

AEk-k antolatuta, euskara ikasteko ikastaroak antolatu dituzte Aian eta Orion. Ikastaroak Aiako Kultur Etxean eta Orioko AEK euskaltegian izango dira. Izena emateko epea zabalik dago hilaren 25era arte.

Aiako Kultur Etxearen bulegoko ordutegia 
  • Irailak 11: 09:00-12:30
  • Irailak 14: 17:00-20:00
  • Irailak 16: 17:00-20:00
  • Irailak 19: 09:30-13:00
  • Irailak 23: 17:00-20:00
  • Irailak 25: 09:30-12:30

Informazio gehiagorako 688-89 17 43 zenbakira deitu daiteke baita aia@aek.eus helbidera idatzi ere. 

Orioko AEK euskaltegiaren ordutegia

Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Ostiraletan goizez bakarrik dago irekita. 

Informazio gehiagorako, Euskaltegira jo daiteke (Kosta Tailerra eraikina, Arrantzale kalea) baita 670-42 00 25 zenbakira deitu edo orio@aek.eus helbidera idatzi ere. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide