Urola Kostako Udal Elkarteak, enpresa sustapeneko zerbitzuaren bitartez, proiektuak martxan jartzeko laguntza osoa eskaintzen die eskualdeko herritarrei eta eskualdean negozio berri bat abian jarri nahi duen ekintzaile orori, hain zuzen ekintzailetzarako pauso bakoitzean lagunduz.
Hala, zerbitzu honek baliabide aukera zabala eskaintzen du. Besteak beste, udal elkarteak aholkularitza eta informazioa eskainiko du sektoreari buruz; negozioaren bideragarritasun aztertzen lagunduko du ere; eta enpresa kudeatzen laguntzeko ikastaroak eta finantzaketa iturriak bilatzeko laguntza eman ere.
Hori horrela, zerbitzu honi esker, eskualdean gero eta ekintzaile gehiago ari da enpresa-ideiak egia bihurtzeko urratsak ematen. Zerbitzu honetatik pasa eta errealitate bilakatu diren enpresa ideia horietako bi dira, adibidez, Zumaiako Belea jatetxea edota Zarauzko MUT arropa denda.
EKITEN, Ekintzaile eta Enpresarien Ekosistema
Ekiten, Ekintzaile eta Enpresarien Ekosistema egitasmoaren bidez, ekintzaile eta enpresarien lana azaleratu eta ezagutzera eman nahi du UKUEk, beren arteko harremana sustatu eta laguntza eta baliabideak eskainiz, izan ditzaketen beharrei erantzuteko.
Ekintzailetzarako bidean bidelagun
UKUErentzat ekintzailetza funtsezkoa da. Enpresa sustapeneko zerbitzuaren laguntzarekin, ekintzaileek hasierako oztopoak gaindi ditzakete, eta beren proiektuak gauzatzeko konfiantzaz egin dezakete aurrera. Udal Elkartea bidelagun da prozesu guztian zehar eta aholkularitzarik edo baliabiderik ez izateagatik baliozko ideiarik bidean geratzen ez dela ziurtatzen du.
Enpresa sustapeneko zerbitzua Udal Elkartearen Garapen Agentziaren baitan kokatzen da eta Udal Elkartearen egoitzan eskaintzen du arreta, astelehenetik ostiralera, 08:00tik 14:00etara bitartean, aurretiazko hitzorduarekin. Horrez gain, interesdunak enpresasustapena@urolakosta.eus helbidera idatzi edota 943-89 08 08 telefonora dei dezakete.