Haur katekesiko izen ematea ireki dute Aian eta Orion

Andrea Zipitria

Aiako elizan eta Orioko parrokian haur katekesia izango da datorren ikasturtean, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez izena emateko aukera dago jada.

Zabaldu da datorren ikasturterako haur katekesian izena emateko aukera, Aian eta Orion. Antolatzaileek iragarri dutenez, 2018a geroztik jaiotakoak izango dute inskribatzeko aukera, esteka honetan.

Xehetasun gehiago ere eman dituzte. Ikasturtea urrian abiatuko da. Orion, astelehenetan izango da lehenengo urteko haur katekesia, 16:45etik 17:30era. Aian, berriz, aurrerago adostuko da, familiartean eskaintzen baita katekesia. Dena dela, ikasturtea hasi aurretik gurasoekin bilera bat egitea aurreikusi du parrokiak, "haurrak jarraituko duten bidea azaltzeko". Informazio gehiago nahi izanez gero, parrokiarekin harremanetan jartzeko telefonoa, ondorengoa da: 943 83 13 89

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide