Palestinako genozidioa salatu dute Orioko eta Aiako hainbat langilek

Onintza Lete Arrieta

Orioko Herri Ikastolako eta Buzones Arregui eta Logisticas y Acabados enpresetako langileak, gaur, Palestinaren aldeko banderekin. (Onintza Lete Arrieta eta utzitakoa)

ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK, CGT, Steilas, Solidari, EHNE, Etxalde eta Hiru sindikatuek deitu dituzte gaurko mobilizazioak, eta besteak beste Orioko Herri Ikastolako langileek eta Aia-Orioko Buzones Arregui eta Logisticas y Acabados enpresetako langileek bat egin dute deialdiarekin.

SOS Rafah. Stop genozidioa lelopean, Palestinako genozidioa gelditzeko eskatu dute gaur goiz-eguerdian Euskal Herriko hainbat eta hainbat langilek. Hain justu, ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK, CGT, Steilas, Solidari, EHNE, Etxalde eta Hiru sindikatuak izan dira gaurko mobilizazioak deitu dituztenak, eta Orion eta Aian ere izan du oihartzunik.

Orion, esaterako, Orioko Herri Ikastolako langileek hamabost minutuko protesta egin dute ikastola aurrean.

Aia-Orioko Ubegun industrialdean, berriz, Buzones Arregui eta Logisticas y Acabados enpresetako langileek bat egin dute deialdiarekin, hedabide honek jakin duenez. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide