Talai Mendi elkarteak irteera antolatu du Gorbeiara

Julene Sorarrain

Gorbeiara irteera, Azpeitiko Lagun Onak mendi bazkunak antolatua. (Hitza)

Irteera apirilaren 28an izango da. Goizeko 7:00etan geltokitik irtengo dira eta sei orduko txangoa izango dela aurreikusi dute. Izena emateko epea gaur amaituko da, Iturain estankoan.

Talai Mendi elkarteak egun pasa antolatu du Gorbeiara igande honetarako. Gaur da izena emateko azken eguna, Iturain estankoan. 7:00etan aterako dira Orioko geltokitik. Autobuseko joan-etorria doakoa izango da, eta bakoitzak bere bazkaria eraman beharko du, sei orduko txangoa egitea aurreikusi dutelako.

Irteera Euskal Mendi Federazioaren Ehun Tontor egitasmoaren barruan dago, baita Orioko mendi elkartearen 75. urteurren ospakizun ekitaldien barruan ere.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide