2024-2025 ikasturtean haurra Haurreskolak Partzuergoko zentroetara eraman nahi duten gurasoek zabalik dute matrikulazio epea. Atzo ireki zuten, eta maiatzaren 10era arte (egun hori barne) egongo da aukera 2022an eta 2023an jaiotako umeentzat.
Aurrez aurre nahiz online egin daiteke matrikulazioa Euskal Autonomia Erkidegoko haur eskoletan, eta noski, baita Aiako eta Orioko zerbitzu horietan ere. Hemen eskura daiteke informazio guztia.