Adinez nagusi diren Araba, Bizkai eta Gipuzkoa osoko herritarrak bezalaxe, Aiakoak eta Oriokoak ere parte hartzera deituta daude gaurko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Bada, zenbaitek dagoeneko eman dute botoa. 09:00etan zabaldu dituzte hauteslekuak eta orduz geroztik ari dira herritarrak bertaratzen boto-kutxetan haien gustukoena den alderdiaren boto-papera sartzeko.
Nolanahi ere, oraindik botoa eman ez dutenek 20:00ak arteko epea izango dute horretarako. Emaitzak, berriz, gauean jakinaraziko dituzte eta hedabide honek gertuko jarraipena egingo du. Hala, 21:00etatik aurrera unean uneko emaitzen berri emango du grafikoekin eta bestelako irudiekin.