Aste Santu garaian egin ohi dira elizkizun berezienak, eta Aian eta Orion prest dituzte hitzordu guztiak. Juan Pablo Aroztegi apaizak hedabide honi jakinarazi dionez, aurten ETB1 telebista kate publikok Aiako elizatik emango ditu mezak. Hala, Erramu Igandeko meza gaur arratsaldean egin eta grabatuko dute Aian, bihar 10:00etan herritarrek telebistaz ikusi ahal izateko.
Hona hemen datozen egunetan bi herrietan izango diren meza eta elizkizun guztiak:
Aia
- Erramu Igandea: gaur, larunbata, meza nagusia, 18:00etan.
- Ostegun Santua: Jaunaren afaria, 17:00etan.
- Ostiral Santua: Jaunaren Nekaldia, 17:00etan. Gurutze Bidea, 10:00etan.
- Larunbat Santua: Pazko Gaubeila, 19:00etan.
- Piztuera Igandea: meza nagusia, 10:30ean.
Orio
- Erramu Igandea: meza nagusia, 11:00etan (Pilliku plazan hasiko da).
- Ostegun Santua: Jaunaren afaria, 19:00etan.
- Ostiral Santua: Jaunaren Nekaldia, 19:00etan. Gurutze Bidea, San Martinen, 05:00etan. Gurutze Bidea, 12:00etan.
- Larunbat Santua: Pazko Gaubeila, 21:00etan.
- Piztuera Igandea: meza nagusia, 12:30ean.