'Ate ondokoak'

Ekainberri, antzinako bizitzaren erakusle

Erlo Telebista 2024ko api. 18a, 10:00

Zestoako Ekainberri museoa gertutik ezagutzeko, Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) gune hori ezagutzeko erreportaje txiki bat ondu du Ekainberri museoko Ainhoa Ostolaza gidarekin hitz eginda.

Sastarrain bailara ikusgarrian barrena, Ekainera iristeko ibilbideak aipamen berezia merezi du. Zestoan kokatuta, Unescok Gizateriaren Munduko Ondare izendatu zituen euskal kostaldeko labar-pintura ikusgarrienak ezagutu daitezke Ekainberri museoan; izan ere, antzinako inguru horretako biztanleek zuten kulturaren jatorrietara hurbiltzeko bide ematen dute hango haitzuloen errepikek. Duela 14.000 urte inguru, Ekain inguruan bizi ziren pertsonen bizimodua, ehizatzeko era edo sua egiteko modua sentitu daitezke han.

Ainhoa Ostolaza Ekainberri museoko gidak eman ditu Ibarbi sagarren ibilbideari buruzko azalpenak. Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) Gipuzkoako komunikabideen artean osatutako 'Ate ondoan ditugunak' saiorako egindako erreportajea da honako hau.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide