Irunen hasiko da, martxoaren 14an, Korrikaren 23. edizioa, eta hilaren 24an Baionan amaitu. Urolako Komunikazio Taldeak bi kilometro erosi ditu, Zarautzen eta Azpeitian, eta bi udalerri horietako lekukoak eramateko aukera eskaini nahi die bere bazkideei. Horretarako, zozketa egingo du Maxixatzen, Uztarria, Baleike, Karkara eta Urola Kostako Hitza hedabideetako harpideen artean.
Zozketan parte hartzeko, bazkideek mezua idatzi beharko dute bazkide@ukt.eus helbidera, eta bertan zehaztu beharko dituzte izen-abizenak, harremanetarako telefono zenbakia eta lekukoa Zarautzen edo Azpeitian eraman nahi duten. Zozketan parte hartzeko azken eguna martxoaren 15a izango da.