Talai Mendi elkarteak 75 urte bete ditu aurten. Urteurren borobila eta berezia inondik inora, sortu zenetik asko aldatu direlako Orio, oriotarrak eta horiek mendia bizitzeko duten modua. Mendi elkarteak, ordea, jakin du garaian garaira egokitzen, eta etorkizunean mendirako zaletasuna eta kultura zabaltzen jarraitzeko gogotsu dira kideak.