Astelehenean estreinatuko dute 'Holobiontea' fikziozko podcasta

Andrea Zipitria 2024ko ots. 24a, 14:30

'Holobiontea'-ren entzunaldian podkasteko hainbat protagonista. (Eitbpodkast)

Bertan, kultura munduko eskualdeko hainbat pertsonek parte hartu dute. Sei ataletan banatuta dagoen podkastak Donostiako Zurriolako hondartzan hilda agertu den eta izenik ez duen espezie arraro bat du ardatz.

Datorren astelehenean estreinatuko dute EITBPodkast plataforman Holobiontea fikziozko podkast berria. Sei ataletan dago banatuta lana, eta Donostiako Zurriolako hondartzan hilda agertu den eta izenik ez duen espezie arraro bat du ardatz kontakizunak.

Oier Aranzabal zarauztar eta Aiako bizilaguna izan da Holobiontea ekoitzi duen lantaldearen zuzendaria, eta gaur egun Aian bizi diren Xabier eta Martin Etxeberria anai zarauztarrek egin dute gidoia. Soinu banda, berriz, Maite Larburuk ekoizpenerako espresuki sortua da. Alain Urrutiak egin ditu irudiak eta Anartz Zuazuak zuzendu ditu aktoreak. Protagonistak, berriz, Nagore Aranburu azpeitiarra, Iban Garate azkoitiarra eta Asier Hormaza dira; Aitziber Garmendia, Klara Badiola, Patxi Santamaria zarauztarra, Kandido Uranga zumaiarra eta Bieuse aktoreen elkarteko kideak ere azaltzen dira.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide