Auto bat kaltzadatik atera da Ubegun industrialde parean

Aritz Mutiozabal 2024ko ots. 22a, 19:30

Autoa kaltzadatik aterata N-634 errepidean. (Onintza Lete Arrieta)

Istripuak ez du zauriturik utzi, eta ibilgailua garabi baten bidez kendu dute errepidetik. Trafikoa normaltasunera itzuli da.

Auto batek istripua izan du gaur arratsaldean Orio eta Zarautz arteko N-634 errepidean, Ubegun industrialdearen parean. 18:30 aldera ilbilgailua kaltzadatik irten da, eta Zarauztik zetozenei begira geratu da. Ertzaintzak jakinarazi duenez, gertakariak ez du zauriturik utzi, eta garabiak autoa errepidetik kendu bitartean, errei bakarra egon da funtzionamenduan agenteen kontrolpean. Une honetan, normaltasunera itzuli da trafikoa eremu horretan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide