Urola Kostako Udal Elkarteak jardunaldi praktiko bat antolatu du enpresei zuzendua Desblokea ezazu zure enpresaren potentziala: Aldaketaren kudeaketari buruzko jardunaldi praktikoa izenburupean. Bihar izango da bi orduko saioa 09:00etan hasita, eta helburu izango du enpresa txiki eta ertainei aldaketaren eta digitalizazioaren erronkei aurre egiteko beharrezko tresnak eta ezagutzak eskaintzea. Aldara Aholkularitzako zuzendari eta enpresa eraldaketa digitalerako aholkulari Amaia Zabalduak dinamizatuko du jardunaldia.
Saioan parte hartu nahi duten enpresek enpresa@urolakosta.eus helbidera idatzita eman behar duten izena.