Zorion etxe hontako denok oles egitera gatoz... Gerturatu da baserritarrez jantzi, makilak hartu eta kopla zahar nahiz berriak taldean kantatzeko eguna: Santa Ageda bezpera. Igandea egokitu da aurten otsailaren 4a, eta Aian nahiz Orion, egun horretan aterako dira kalera herritarrak.
Hona bi herrietako egitarauak:
Aia
Otsailak 4, igandea, Santa Ageda bezpera:
- 09:00etan irtengo dira plazatik. Banaketa: HH2. eta HH3. mailetakoak: herria. HH4. eta HH5. mailetakoak: Laurgain-Arrutiegia. LH1. eta LH2. mailetakoak: Kurpidea. LH3. eta LH4. mailetakoak: Andatza. LH5. eta LH6. mailetakoak: Olaskoegia. DBHkoak: Etxetaballa-Irutaegia.
Orio
Otsailak 4, Santa Ageda bezpera:
- 18:00etan, Orioko Herri Ikastolak antolatua, ikastola aurretik irtengo dira ikasleak, irakasleak eta gurasoak eskera, trikitilariek eta bertsolariek lagunduta. Herrian zehar egingo dute ibilbidea, Goiko Kaletik barrena.