Martxoaren 14tik 24ra ospatuko da aurten 23. Korrika, Harro herri lelopean, eta AEK-k gaur jakinarazi du ibilbide zehatza. Oriotik martxoaren 19 gauean pasatuko da, asteartearekin. Aurreko edizioan zarauztarrek pasatu zieten lekukoa oriotarrei, baina aurten, Usurbildik barna iritsiko dira euskararen aldeko korrikalariak Oriora, eta N-634 errepideko 8. kilometroan, Mapil baserriaren aurrean, hartuko dute lekukoa horiek. Gauerdia baino minutu batzuk lehenago izango da, 23:57an. Herri barruan bueltatxoa egin, eta zarauztarrek ia ordubete geroago, 00:43an, hartuko dute aurreneko lekukoa.
Honakoa da Orioko ibilbidea:
- 23:57. N-634, 8. kilometroa. Mapil baserriaren aurrean.
- 00:02. N-634, 9. kilometroa. Noraia Nautika baino lehen, bi autobus geltokien artean.
- 00:07. N-634, 9.-10. kilometroa, autobus geltokia baino lehen.
- 00:12. N-634, 10. kilometroa, etxearen parean.
- 00:16. N-634, 11. kilometroa, Maria Errota baserriaren parean.
- 00:21. N-634, 12. kilometroa, Anibarko Portuaren sarreran.
- 00:26. Aita Lertxundi kaleko 36. zenbakian.
- 00:31. Arrantzale kaleako 37. zenbakian.
- 00:36. N-634, 13. kilometroa, Aita Lertxundi kaleko 42 zenbakia.
- 00:40. N-634, 14. kilometroa, aldapan.