Ohiturari jarraituz, korrika emango diote agurra 2023. urteari herritar ugarik. Orioko Atletismo Taldeak antolatuta, San Silbestre lasterketa izango da gaur goizean. Orioko San Silbestrea 11:00etan hasiko da. Adinaren araberako distantziak osatu beharko dituzte parte hartzaileek.
Hona hemen kategoria bakoitzaren irteera ordutegia:
- 11:00etan, HH5etik beherako haurren proba: Kutxatik helmugara, 150 metro.
- 11:10ean, LH1 eta LH2ko haurren proba: Sarasua erretegitik helmugara, 300 metro.
- 11:20ean, LH3 eta LH4ko haurren proba: 600 metro.
- 11:30ean, LH5, LH6, DBH1 eta DBH2ko gaztetxoen proba: 1.700 metro.
- 12:00etan, helduen proba, buelta txikia bat eta handi bat: 5.000 metro.
Aian, arratsaldez
Aian, berriz, arratsaldean hartuko dute lasterketarako beta. Herriko plazan bertan izango da 16:30ean izen ematea, eta leku beretik aterako dira lasterkariak 17:00etan.