Programa enpresa arduradunei zein prebentzioan ardurak dituzten langileei zuzenduta dago, beti ere 25 langile baino gutxiagokoa bada. “Enpresa arduradunen kasuan, programan bitartez beren enpresetan prebentzioaren kudeaketa bere gain hartzen ikasiko dute, hau da, beren lan-jardunari dagokion laneko arriskuak identifikatu eta legeak eskatzen duen dokumentazioa prestatu eta lantzeko oinarrizko ezagutzak eskuratuko dituzte. Aldiz, prebentzioan ardurak dituzten langileen kasuan, kanpo enpresaren bat kontratatuta izanik prebentzioaren kudeaketarako araudia eta ezagutza teknikoa eskuratzeko aukera izango dute”. Aurtengoa 10. edizioa da eta orain arte, 58 enpresa eta 60 enpresa-ordezkarik hartu dute parte.
Guztira, 30 orduko prestakuntza eskainiko da UKUEk Zarautzen duen egoitza nagusian, urriaren 17tik azaroaren 23ra bitarte. Saioak arratsaldez eskainiko dira, 13:30etik 16:00etara, 2,5 orduko 12 saiotan, astearte eta ostegunetan.
Landuko diren gaiak laneko segurtasun eta osasun arloan oinarrizko kontzeptuak, arrisku orokorrak eta bere prebentzioa, arrisku espezifikoak jardueraren arabera eta bere prebentzioa, lan arriskuen prebentzioaren kudeaketarako oinarrizko arloak eta lehen sorospena izango dira.
Parte hartu ahal izateko galdetegi hau bete beharko da urriaren 9a baino lehen. Plaza kopuruak mugatuak dira.