Gizonen VI. Euskal Pentatloi Sariaren kanporaketak emandakoa, irudietan

Mailo Oiarzabal 2023ko ira. 11a, 10:46

Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a aiarrak Jose Ignazio Orbegozo Arria II.a azpeitiarrak 1983an ezarritako marka hautsi zuen saioko kirolari guztien ahalegina argazkitan jaso du Ibon Errazu azkoitiarrak bere kamerarekin.

Joan den larunbatean erabaki zen Azpeitiko zezen plazan gizonen VI. Euskal Pentatloi Sariaren finala. Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a aiarrak, Xabier Zaldua zumarragarrak (Gipuzkoa), Xabat Olaizola zarauztarrak, Ioritz Gisasola Zelai IV.a mallabiarrak (Bizkaia), Aritz Irazabal ugaoarrak (Bizkaia) eta Julen Kañamares arostegiarrak (Nafarroa) jokatuko dute finala hil honen 23an, 22:00etan hasita, zezen plaza berean. Herenegungo kanporaketan lehiatu ziren eskualdeko beste bi kirolariak, Jagoba Otaegi aizarnarra eta Gorka Etxeberria oriotarra, finaletik kanpo gelditu ziren.

Izeta VI.ak irabazi ditu Euskal Pentatloiaren aurreko bi edizioetako txapelak eta bera da aurtengoa janzteko faborito nagusia. Are gehiago, kanporaketan lortutako emaitza era gero. Izan ere, joan den zapatuan Jose Ignazio Orbegozo Arria II.a azpeitiarrak 1983ko pentatloiaren kanporaketan ezarritako marka, gaur arteko onena, 19 segundotan hobetu zuen aiarrak Azpeitian herenegun (11.48).

Kanporaketa saioko kirolari guztien ahalegina argazkitan jaso du Ibon Errazu azkoitiarrak bere kamerarekin.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide