Ema+Indartzen ekimenaren 3. edizioa abiatuko du udal elkarteak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko abu. 28a, 09:00

Urola Kostako Udal Elkartearen eraikina.

40 orduko formakuntza saioa izango da, eta lanerako zailtasunak dituzten emakumeei ahalduntzeko eta lan munduan murgiltzeko prestakuntza eskaintzea du helburu.

Urola Kostako Udal Elkartearen Enplegu Zerbitzuak EMA+Indartzen ekimen berritzailearen 3. edizioa martxan jarriko du irailetik aurrera. Ekimenaren helburua da emakumeak erdigunean jartzea eta ahalduntzeko eta lan munduan murgiltzeko prestaketa eta aukerak eskaintzea;  bereziki "laneratzeko zailtasunak dituzten" emakumeei dago zuzendua.

Programaren arduradunek zehaztu dutenez, "prestakuntza programarekin lortu nahi da emakume parte-hartzaileak ahalduntzea eta lan merkatuan murgiltzeko gaitzea, aldaketarako sendotuz, etengabeko hobekuntzarako bidea irekiz eta begirada-aldaketa eraginez, betiere, emakumeen laneratzea errazteko xedez". Horri lotuta, ekimen horrek "eskualdeko garapen eta ongizatean jauzi kualitatibo" berri bat egitea ahalbidetzen duela ere uste dute. 

Programaren xehetasunak
EMA+Indartzen 40 orduko prestakuntza prozesua izango da, lau orduko hamar saiotan banatua. Ikastaroak bi aste iraungo ditu, hain zuzen ere, urriaren 20tik azaroaren 3ra. Saio guztiak goizez izango dira; 09:30etik 13:30era, Udal Elkartearen egoitzan. Taldekako prestakuntzaz gain, partaide guztiek bakarkako 3 aholkularitza saio jasoko dituzte online.

Ekimena hasi aurretik informazio saio ireki bat eskainiko dute interesa duten pertsonei programa honen berri emateko. Saio hori irailaren 26ean egingo da, asteartean, 10:00etan hasita, udal elkartearen egoitzan. Informazio saioan parte-hartzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea ondorengo galdetegia beteta.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide