Lehen mailako Euskal Pentatloi Sariaren kanporaketa jokatuko da irailaren 9an, 18:00etan hasita, Azpeitiko zezen plazan, eta bertan parte hartuko dute Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a aiarrak eta Gorka Etxeberria oriotarrak. Hain zuzen ere, hamabi kirolari aterako dira plazara kanporaketan: Xabat Olaizola, Xabier Zaldua, Aritz Irazabal, Jon eta Ioritz Gisasola, Benat Amade, Julen Kañamares, Joseba Arakama, Jagoba Otaegi, Mikel Agirre, Iruretagoiena eta Etxeberria.
Parte-hartzaileek honako lanak osatu beharko dituzte: harri-jasotzen hamar jasoaldi; aizkoran kanaerdiko eta 45 hontzako enbor bana; giza-proban plaza bat; txingetan hiru plaza eta korrika kilometroa.
Kanporaketa bertatik bertara ikusteko sarrera 20 euro kostako da, eta bertan izan nahi dutenek sarrera lortzeko whatsappa bidali behar dute 607 44 39 29 zenbakira.