Istripua izan da Ubegun industriagunearen bidegurutzean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Ertzaintza trafikoa zuzentzen. (Ertzaintza)

12:30ak inguruan bi autok elkar jo dute aurrez aurre N-634 errepidean Ubegun industriagunearen parean.

Gaur eguerdian, 12:30ak inguruan istripua izan da N-634 errepidean Ubegun industriagunearen bidegurutzean, gasolindegiaren parean. Ertzaintzatik baieztatu dutenez, bi autok elkar jo dute aurrez aurre, baina ez da zauritu larririk izan. Ertzaintzako patruilak eremura bertaratu dira eta zirkulazioa zuzentzen ari dira, garabiek ibilgailuak gunetik ateratzen dituzten bitartean. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide