Urola Kostako Udal Elkarteak Zaindu Urola Kosta prestakuntza ekimena jarri zuen martxan 2022ko abenduan. Ekimaren asmoa da, eskualdean zaintza arloan dauden edo egon nahi duten zaintzaileek gaitasun tekniko zein zeharkakoak jaso eta barneratzea.
Hala, SSCS0208 Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte-eta osasun arreta Lanbide Ziurtagiria eskuratzeko hiru talde osatu ziren, bi aurrez-aurrekoak eta hirugarrena online (teleformazioa). Guztira 28 herritarrek parte hartu dute lehenengo edizioan, eta emaitza "oso onak" lortu dituztela ikusita, urrian luzapena izango du egitasmoak.
Hain zuzen ere, urritik aurrera, bi prestakuntza gehiago eskainiko dira. Kasu honetan, bata aurrez-aurreko prestakuntza izango da eta bestea, online modalitatekoa. Prestakuntza hauek ere, noski, zaintza alorrean lan egin nahi duten eskualdeko herritarrei zuzenduta daude eta izen ematea dagoeneko zabalik dago. Hori horrela, interesdunek Oteiza Lizeo Politeknikoarekin jar daitezke zuzenean harremanetan matrikula egiteko, bertara azalduta edota 943 11 10 00 telefono zenbakira deituta.